Piktogramekin osaturiko material praktikoa

Piktogramen bidez, irudien bidez edo argazkien bidez, hau da entzumenaz ez ezik ikusmenaz baliatuz gero, gure ikasle askok informazioa hobeto ulertzeko aukera izango dute. Ez bakarrik hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek, baizik eta orohar ikasle guztiek. Beraz, ahal duzuen heinean zuen ikastetxeak, gelak, pasiloak, piktograma edo K.S.O.H hornitzea oso komenigarria izaten da, izan ere Ikasketa Diseinu Unibertsalak (IDU) dioen bezala batzuentzat ezinbestekoa dena besteentzat baliagarria izango da. 


Entzumen eta mintzaira gelarako arauak, zein gela arruntean jorratzeko arauak usten dizkizuet. Materiala euskaratu besterik ez dut egin eta arasaac orrialdetik atera nuen aspaldi.


Asteko egunak eta gaur, atzo eta bihar kontzeptuak jorratzeko materiala prestatu berri dut. Egunak birritan inprimatu eta aldamenean belkrorekin itsatsi ditut.

Eguraldia lantzeko material hau usten dut eskuragarri. Plastifikatu eta belkroarekin erabili ahal izateko. 


Bizi dugun egoera honetan Covid dela eta, arau berezi batzuk jarraitzea ezinbestekoa da, arasaac-ekoek materaiala utzi zuten erderaz eta euskaratu egin dut. 

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar