Kontzientzia fonologikoa

Kontzientzia fonologikoa lantzea, oso garrantzitsua suertatzen da irakurketa idazketa prozesuan egon daitezken zailtasunak murrizteko. Horretarako, Haur Hezkuntzatik hasi behar gara aspektu hau jorratzen eta lehen hezkuntzako lehen zikloan jarraitu beharko litzateke lan honekin. Kontzientzia lexikotik hasi, kontzientzia silabikotik jarraitu eta kontzientia fonemikoa landu behar dira orden honetan. 


Kontzientzia lexikoa jorratzeko material hau prestatu dut, HH.3 urteko gelatik landu ahal izateko. Esaldi desberdinak ikusiko ditugu eta hitz kopurua zenbatu arasaaceko piktogramen laguntzaz. Taldean jorratu ahal da material hau eta gero fitxa bat aurkezten dut banakako lanean edo talde txikietan jorratzeko helduaren laguntzaz. Eskerrak eman nahi dizkiot Muskizko ikastolako HH-ko irakasleei, batez ere Bego Etxebarriari planetatutako galderei erantzuten laguntzeagatik eta bere argazkiengatik!


Kontzientzia fonemikoa bokalekin hasiko gara. Bokal bakoitzak kolore bat dauka eta kolore horrekin dagokion irudia borobilduko dugu.

GENIALLY hau prestatu berri dut bokalekin kontzientzia fonemikoa lantzeko. Bi maila desberdin daude. 


Hurrengoz, Power Point desberdinak uzten dizkizuet kontzientzia silabikoa lantzeko. Silaba kopurua zenbatu beharko dute eta dagokion lekuan kokatu.. Siembraestrellas orrialdetik hartutako materiala da. Ikusteko deskargatu gein behar da eta mobil batetik askotan ezin izaten da

Silabak zenbatu eta gero hitzak zenbatuko ditugu. Kontzientzia lexikoa landuko dugu alegia. Esaldia entzun eta dauzkan hitz kopuruak zenbatuko ditugu.

Ariketa desberdinak dauzkazue hemen Power Point batzuk dira: letrak ordenatu, hitz izkutua aurkitu, silabak ordenatu, konparatu, zenbatu....


Kontzientzia fonologikoa eta irakurketa lantzeko "Comunicarnos AyL" entzumen eta mintzaira kideen genially hau partekatzen dizuet. Bertan 3 maila desberdin aurkituko dituzue: 1 mailan, bi silabetako hitzak antolatu eta zein hitz den asmatu beharko da. 2. mailan hiru silabetako hitzak antolatu beharko dira eta 3. mailan 4 silabetako hitzak. Euskeraz eta erderaz aurkitu ahal duzue!

Kontzientzia silabikoa lantzeko material hau prestatu dut, hasierako silaba berdina duten irudiak identifikatu eta eta desberdinak dutena ere, lehenengo orrialdean azalpena dago jarrita. Espero dut lagungarria izatea. 

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar