Irakurketa- idazketa



Ikasle batzuek dituzten ezaugarriengatik irakurketa prozesuan murgiltzeko metodo globala erabiltzen da. (TEA duten ikasleak, adimen desgaitasuna duten ikasleak...). Fonografia orrialdetik ideia hau hartu nuen eta flaticon piktogramak erabiliz material hau sortu dut irakurketa globala jorratzeko. Moztu eta dagokion lekuan jarri behar da.


Irakurketa globalaren lehenengo fasea lantzeko (aurretik lan egin behar izan da irudi berdinen asoziazioa) hitz berdinak asoziatu beharko dituzte irudien laguntzaz. 


Irakurketa globala jorratzeko beste genially hau prestatu dut elikagaiekin lotuta


Jolas honetan ikasleek animalien hiztegia jorratzeaz aparte irakurketa landuko dute, agertzen den animaliaren irudia bere idatzizko izenaz lotuz. Phonos donostia orrialdeko pdf interaktiboa duzue.


Beste jolas honetan argazkirik ez daukan hitza aurkitu beharko du ikasleak. Irakurketa , arreta eta hiztegia jorratzeko beste material paregabea utzi digute Phonos-eko lagunak.


Phonosdonostia orrialdetik hartutako fitxa hauetan esaldia irakurri behar dute ikasleek, eta gaizki idatzita dagoen hitza identifikatu.


Esaldien irakurketa errez hauen bidez hitz desberdinak antolatu beharko dituzte. Honenbestez, irakurketaren ulermena eta euskarazko hiztegia lantzen da. Lehen hezkuntzako 1.mailatik aurrera egiteko.

Irakurketaren ulermena jorratzeko material hau ekartzen dizuet. Ikasleek esaldia irakurri eta irakurri dutenarekin zerikusia duten irudiak borobildu beharko dituzte. Material originala erderaz dago eta  fono.grafia02 webgunean aurki dezakezue, nik euskaratu besterik ez dut egin.


Genially berri honetan silabak antolatu eta hitza sortu egin behar da. Lehenengo partean hizkiak larriz egongo dira, bigarren partean xehez eta azkenik esaldien irakurketa dago. 

 

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar