Fonologia


Soinu bokalikoen fonema - grafema eraldaketa, kontzientzia fonologikoa lantzen hasteko lehenengo faseetako bat izango da. Loto hauekin ikasleek jolastu ahalko dute eta hutsik dauden txarteletan fonema horrekin hasten den irudia eta letra margoztu ahalko dute.

"F" fonema artikulatzen laguntzeko hurrengo bideotxoa egin dizuet. Bideoa egiteko erabili ditudan piktoramak arasaac-ekoak dira eta kinestemak berriz Leire Artozkirenak.

Hemen salto saltoka Oka fonetikoa uzten dizuet fonema guztiekin jolasean aritzeko. Horrela fonemak hizkuntza espontaneoan orokortu ahalko ditugu.


"F" fonema orokortzeko Memory erraz bat egin dut gaurkoan arasaac piktogramekin.

"J "fonema orokortzeko domino bat deskargatu ahal duzue hemen azpian klik eginez. Arasaac-eko piktogramekin egin dut.

"S" fonema margozteko irudi batzuk egin ditut. Umeei asko gustatzen zaie marraztea eta marrazten duten heinean "s" duten irudi hauek ahoskatuko ditugu, gerora gure Entzumen eta mintzaira gela apaintzeko kartulina batean jarri ditzakeguz.

Bingo jolasa gustoko baduzue N fonema eta hiztegia lantzeko jolas hau sortu dut. 4 txartel daude 4 jokalari batera jolastu ahal dutelarik. Klikatu irudian deskargatzeko.


Alfabetoa irudiekin. Gure gelako hormak fonemekin apaintzeko baliagarria izango zaizue arasaac orrialdetik hartu duten material hau. Fonema - grafema bihurketa lantzeko erabat aproposa

Alfabetoa ikasteko material hau oso erabilgarria suertatzen da piktogramak, artikulemak, grafemak eta kinestemak erabiltzen dituelako. Hemen guztiak batera partekatzen dizkizuet, baia badaude beste bi formatu kinestemekin bakarrik edota artikulemekin bakarrik. Leire Artozkik sortutako materiala da eta bere orrialdean beste bi formatuak aurkitu ahalko dituzue: logopediaeuskaraz blogean, alegia.

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar