Hizkuntza baloratzeko tresnak

Entzumen eta mintzaira irakasleen eginkizunen artean, hizkuntza eta komunikazioan egon daitezkeen zailtasunak detektatzea eta identifikatzea dugu. Horretarako, tutoreekin eta gurasoekin elkarrizketa eta behaketa zuzenaren ondorioz lortu dugun informazioaz aparte, hainbat tresna eta test erabili ditzakegu zailtasun hauek identifikatzen laguntzeko. Gure eskolatan edo berritzegunean eskuratu ditzakeguz gehienak, baia baliagarriak ikusten baditugu, eskolak erostea eskatu ahal dugu ere. Niretzat erabilgarrienak hurrengo hauek izango liratekez, orden honetan:

  • PLON froga. Fonetika/ fonologia, semantika, morfosintaxia eta pragmatika baloratzeko baliagarria. 3-6 urte bitartekoa. Euskeraz aurkitu dezakegu nahiz eta enpirikoki froga seriorik ez den egin.
  • ELA -ALBOR artikulazioa baloratzeko froga. On-line eskuratu daiteke eta doanik. 4 urtetik aurrera
  • PEABODY: entzumenezko hiztegi maila baloratzeko. 2-90 urte
  • ITPA:  Oso konpletoa iruditzen zait, batez ere lehen hezkuntzako umeei pasatzeko. Entzumenezko eta ikusmenezko ulermenana, adierazpena, ebokazioa, entzumenezeko eta ikusmeneko memoria, asoziazioak, gramatika, entzumenezko integrazioa... Euskaraz be ikusi izan dut baia enpirikoki frogatu barik dago. 2,5- 10,5 urte bitartean.
  • BLOC: Morfologia, sintaxia, semantika eta pragmatika. 5-14 urte bitartean.
  • BOHEM TESTA. Oinarrizko kontzeptuen maila baloratzen da. 3-7 urte bitartean.
  • REGISTRO FONOLOGICO INDUCIDO: artikulazioa baloratzeko beste tresna baliagarria da. 3 urtetik Aurrera.
  • EL DESARROLLO DE LA MORFOSINTAXIS EN EL NIÑO. Gerardo Aguado ospetsuarena da. 3-7 urte bitartean eta izenak dioen bezala morfosintaxia baloratzeko balio du.
  • EDAF: entzumenezko diskriminazioa baloratzeko da. 2-7 urte
  • WEPMAN testa: Entzumenezko diskriminazioa baloratzeko bi hizt antzekoen artean. Oso erraza eta arina. On line deskargatu daiteke doainik. 6 urtetik aurrera.
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar