Adierazpena eta ulermena

Txoko honetan ulermena lantzeko eta adierazpena jorratzeko ariketa desberdinak jarriko ditut. Haur hezkuntzako eduki errazetatik Lehen Hezkuntzako irakurmenezko ulermenera arte, berdina gertatuko da adierazpenarekin.


Ulermena lantzeko hurrengo ariketa proposatzen dizuet: ekintza eta objektua erlazionatu behar dituzue Power Point honetan.

Prestatu dudan ariketa hau oso erraza da. Hiztegi berria, atentzioa eta memoria landuko ditugu. Txartel desberdinak inprimatuko ditugu eta Ikasleari txartel batzuk emango dizkiogu eta guk beste txartel bat izango dugu. Aldaketetera jolastuko dugu. Nik zuri "txakurra" ematen dizut eta zuk niri "helikopteroa" ematen didazu. Gero berdina egingo dugu baia bi txartel aldatuz, gero hiru.... Dokumentu barruan azalpena dago.



Hiztegia ikasteko dugun era, lexiko desberdina gure burmuinean sailkatuz eta erlazionatuz egiten da. Horregatik da hain garrantzitsua talde semantikoak jorratzea. Soberan dagoena seinalatu beharko dute ikasleek. (arasaac-etik hartua). Irudian ikusi ahal duzuen bezala, nik inprimatu, plastifikatu eta eraztun batekin lotu ditut.

Zentzumenekin asoziazio desberdinak lantzeko material hau prestatu nuen. Zentzumen bakoitza objektu desberdinekin lotu beharko dute. Lehenengo orria plastifikatu eta belkroak jarri objektuak itsasteko.

Gorputz atalak lantzeko piktogramak. Giltzatakoa eta memory jolasa egin nituen piktograma hauekin. Giltzatakoarekin, gure ikasleek era manipulatibo batean hiztegia eskuragarri izan dezakete. Bestalde, memoryarekin hzitegia eta memoria landuko ditugu. Inprimatu eta plastifikatu!

Funtzio exekutiboak, burmuineko ariketa konplexuak dira, planifikatu, antolatu, autoerregulatu... Kasu honetan funtzio exekutiboa lantzeko, jolas hau proposatzen dizuet. Materiala "El sonido de la hierba al crecer" orrialdetik hartu dut eta euskarara moldatzeaz aparte beste agindu batzuk gehitu dizkiot.  Egin beharrekoa oso sinplea da pertsonaiak eta objektuak moztu eta dagokion lekuan jarri. Nik plastifikatu egin ditut ikasle desberdinekin erabili ahal izateko. Aginduen ulermena, hiztegia eta kontzeptu espazialak jorratuko dira.

Kausa- efektua erlazioa, edota kausa - ondorioa erlazioa garatzeko, hiru elementutako sekuentzia errez hauek ipintzen dizkizuet. Soy visual orrialdetik hartu ditut.

Espazio kontzeptuak jorratzeko Power point bat daukazue hemen, lehenengo kontzeptu guztien errepaso bat dago eta gero ikasleak galderak erantzun beharko dituzte: nor dago goian? nor dago behean.


Oinarrizko kontzeptuak lantzeko hurrengo ariketak proposatzen dizkizuet. Irudia hartu moztu eta dagokion lekuan itsasi edo jarri behar da. Plastifikatuz gero, belkrorekin etengabe erabili ahalko duzue. Arasaac-etik hartu dut eta euskaratu egin dut. Landuko ditugun kontzeptuak botoi beltzean idatzita dituzue:


Zabailik - itxita kontzeptua lantzeko ikasleak esaten zaiona marraztu beharko du. Berdina egin beharko dute zaharra - berria eta hutsik - betea kontzeptuekin. Denborazko kontzeptuak ere dituzue. Klikatu irdueitan fitxak deskargatzeko.


Antonimoak jorratzeko materiala da hau. Bakoitzaren bikotea aurkitu beharra dago. Logopedia euskaraz orrialdetik hartu dut. Irudiekin eta irudi gabe dituzue, klikatu irudi bakoitzean nahi duzuena deskargatzeko.


Galdera mota desberdinen ulermena jorratzeko (Nor? Zer? Non?) kuadernotxoak dituzue hemen. Kuaderno bakoitza aditz zehatz bat lantzen du (begiratu, usaindu, hartu...), plastifikatu eta enkuadernatu nituen nik. "Soy Visual"- eko materiala da baita ere eta oso erabilgarria suertatu zait galdegai mota desberdinak jorratzeko eta esaldien estrukturaketa trebatzeko ere. 

Galdetzaileak euskaraz jorratzeko beste ariketa bat hemen. Arasaac orrialdetik hartu dut eta euskaratzeaz aparte, pixkat moldatu egin dut.


Idatzizko ulermena lantzeko hurrengo materiala uzten dizuet. 


Analogiak lantzeko @derechoavolar orrialdetik hartutako materiala euskaratu egin dut. Euskarazko esaldien ulermena, asoziazioak eta hiztegia lantzeko baliogarria da.


Talde semantikoak jorratzeko material hau euskaratu dut. Arasaac orrialdetik hartu nuen gazteleraz. Piktogramak ere arasaac-ekoak dira. Animaliak, frutak, arropak, garraiobideak... hainbat talde daude etxe bakoitzean. Nik normalean jorratu nahi ditudan bi talde hartu eta bakoitza zein lekutan jarriko nukeen lantzen hasten naiz. Bestalde, borobildu talde sematikoak fitxa ere usten dizuet, baita arasaac -etik ideia hartuta. 


Hiztegia lantzeko orduan askotan, izen edo izenordeak lantzen ditugu soilik, aditzak eta adjektiboak ahaztuz. oraingoan aditzak lantzeko ppt bat prestatu dut, eta bestalde word bat ere piktoak moztu eta txartelen bitartez ulermezko hiztegi moduan lantzeko, hau da, entzundako txartela hartzeko. 


Material hau lexikoa eta semantika lantzeko baliagarria da; sailkapen ariketak, analogiak, deskribapenak eta definizioak erabiliko dira horretarako. Arasaac orrialdean utzi dut deskargatzeko. 

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar