Adierazpena eta ulermena
Txoko honetan ulermena lantzeko eta adierazpena jorratzeko ariketa desberdinak jarriko ditut. Haur hezkuntzako eduki errazetatik Lehen Hezkuntzako irakurmenezko ulermenera arte, berdina gertatuko da adierazpenarekin.
Ikasle jakin batzuei galdegai mota desberdinak ulertzea eta barneratzea kosta egiten zaie, hauek abstraktuegiak bait dira beraientzat. Material hau prestatu dut 3 galdera mota lantzen hasteko. Normalean: "Zer da?" galdera ondo ulertzen dute eta hemendik abiatuz beste bi galderak jorratzen hasten gara, "Ze kolorekoa da?" "Non dago?". Galdera bakoitzak 3 erantzun posible izango ditu zertaz ari garen argitzeko.
Gero esaldi osoa estrukturatzeko lagungarriak izango zaizkigu irudiak: " Kotxe gorria errepidean dago."
Klikatu irudian deskargatzeko.
Lehen ahozko adierazpenak bultzatzeko onomatopeien erabilpena nahiko eraginkorra izaten da. Nik moztu eta anilla batekin lotzen ditut guztiak, gero umeei banan banaka eskainiz hartzen duten momentuan gure produkzioa imitatu behar dutelarik. Klika egin irudian.
Koloreak eta oinarrizko hiztegia berenganatzen joateko materiala da hau. TEACH material estilokoa moztu eta plastifikatu eta belkroarekin erabiltzeko pentsatuta dago. Klikatu irudian eskuartzeko.
Prestatu dudan ariketa hau oso erraza da. Hiztegi berria, atentzioa eta memoria landuko ditugu. Txartel desberdinak inprimatuko ditugu eta Ikasleari txartel batzuk emango dizkiogu eta guk beste txartel bat izango dugu. Aldaketetera jolastuko dugu. Nik zuri "txakurra" ematen dizut eta zuk niri "helikopteroa" ematen didazu. Gero berdina egingo dugu baia bi txartel aldatuz, gero hiru.... Dokumentu barruan azalpena dago.
Espazio kontzeptuak jorratzeko Power point bat daukazue hemen, lehenengo kontzeptu guztien errepaso bat dago eta gero ikasleak galderak erantzun beharko dituzte: nor dago goian? nor dago behean.
Oinarrizko kontzeptuak lantzeko hurrengo ariketak proposatzen dizkizuet. Irudia hartu moztu eta dagokion lekuan itsasi edo jarri behar da. Plastifikatuz gero, belkrorekin etengabe erabili ahalko duzue. Arasaac-etik hartu dut eta euskaratu egin dut. Landuko ditugun kontzeptuak botoi beltzean idatzita dituzue:
Zabailik - itxita kontzeptua lantzeko ikasleak esaten zaiona marraztu beharko du. Berdina egin beharko dute zaharra - berria eta hutsik - betea kontzeptuekin. Denborazko kontzeptuak ere dituzue. Klikatu irdueitan fitxak deskargatzeko.
Antonimoak jorratzeko materiala da hau. Bakoitzaren bikotea aurkitu beharra dago. Logopedia euskaraz orrialdetik hartu dut. Irudiekin eta irudi gabe dituzue, klikatu irudi bakoitzean nahi duzuena deskargatzeko.
Galdetzaileak euskaraz jorratzeko beste ariketa bat hemen. Arasaac orrialdetik hartu dut eta euskaratzeaz aparte, pixkat moldatu egin dut.
Idatzizko ulermena lantzeko hurrengo materiala uzten dizuet.
Analogiak lantzeko @derechoavolar orrialdetik hartutako materiala euskaratu egin dut. Euskarazko esaldien ulermena, asoziazioak eta hiztegia lantzeko baliogarria da.
Talde semantikoak jorratzeko material hau euskaratu dut. Arasaac orrialdetik hartu nuen gazteleraz. Piktogramak ere arasaac-ekoak dira. Animaliak, frutak, arropak, garraiobideak... hainbat talde daude etxe bakoitzean. Nik normalean jorratu nahi ditudan bi talde hartu eta bakoitza zein lekutan jarriko nukeen lantzen hasten naiz. Bestalde, borobildu talde sematikoak fitxa ere usten dizuet, baita arasaac -etik ideia hartuta.
Hiztegia lantzeko orduan askotan, izen edo izenordeak lantzen ditugu soilik, aditzak eta adjektiboak ahaztuz. oraingoan aditzak lantzeko ppt bat prestatu dut, eta bestalde word bat ere piktoak moztu eta txartelen bitartez ulermezko hiztegi moduan lantzeko, hau da, entzundako txartela hartzeko.
Material hau lexikoa eta semantika lantzeko baliagarria da; sailkapen ariketak, analogiak, deskribapenak eta definizioak erabiliko dira horretarako. Arasaac orrialdean utzi dut deskargatzeko.
Kaixo aspadian ezer berri ekarri gabe egon naiz, baina esaldien ulermena lantzeko ariketa hau ekartzen dizuet. Bertan ikasleek erantzun egokia seinalatu beharko dute, guk irakurri ahal diegu edota ikasleek irakurtzen baldin badakite irakurriz egin daiteke. Baina kontuz! tranpak daude eta, ikusiko duzuen moduan! Esaldia osotasunean ulertu beharra dago! Azpikaldean aditz eta adjektibo hauen barneratze maila ebaluatzeko errubrika bat prestatu dut.
































